Innpalaren finalean ezin, Goikoetxeak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 15a, 01:00

Bi zita garrantzitsu izan zituzten palista hernaniarrek, joan den asteburuan. Ostiralean, Innpalaren txa­pelketako finala jokatu zuen Miren Goi­ko­e­txeak, Zubietako Miren Arri­lla­garekin batera, Erasun eta Larrarteren kontra. Baina ezin izan zuen txapela ekarri, eta 22-30 galdu zuen.
Beste zita inportantea, Eus­kal Herriko Irekia Txapelketa­ren hasiera izan zen. Lautik bi irabazi dituzte hernaniarrek: Goikoe­txeak berak, Eiz­men­direkin, 30-21 Au­ña­men­­di­ri, eta, Ira­zus­ta­ba­rre­nak, Men­diza­bale­kin, 30-25 Erre­kaleorri. Ekiñe Ba­lerdik eta Garazi Urdan­ga­rinek, aldiz, galdu egin zuten Olarreta­ren kon­tra (20-30) eta Alaitz Te­je­do­rrek ere bai, Era­sunekin, Erre­kaleo­rren kontra (20-30).

Oiartzunen ere, ondo
Bestalde, Amaia Irazusta­ba­rre­na eta Aritz Murgiondo Oiar­tzungo mutilen pala txapelketan hasi dira, bikote mistoa osatuta, eta ondo baino hobeto gainera, 25 eta 24 irabazi baitute aurreneko partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!