Lleidako Unibertsitateak (UdL) Honoris kausa doktore izendatuko du Angel Olaran hernaniarra. Martxoaren 15ean egingo du izendapena unibertsitate kataluniarrak, arratsaldeko 19:00etan hasita egingo duten ekitaldian.
Atzeratutako izendapena
Lleidako Unibertsitateak azaldutakoaren arabera, Olaranek jasoko du izendapena «Tigray (Etiopia) inguruaren garapen sozial eta ekonomikoan izandako paperagatik, eta Centre D’Iniciatives Solidàries Ángel Olaran Lleidako GKEarekin daukan loturagatik», azaldu dute. Unibertsitate batek ematen dezakeen izendapen gorena da. Berez, 2017ko urriaren 5ean egin beharra zegoen ekitaldia, baina arrazoi desberdinengatik atzeratu behar izan zuten.