Zinkoeneako kioskoaren kargu egiteko eskaintzarik aurkitu ez zenez, Udalak berriro ireki du epea, eskaerak egiteko. Martxoaren 8ko GAOn argitaratu zen iragarkia, eta biharamunetik hasita, 15 egun naturaleko epea dago kioskoaren kudeaketaz arduratzeko eskaintzak egiteko, kontrarazio sailean.