Alboka eta panderoari lotuta egin zen ezaguna Maurizia Aldeiturirraga pandero-jole arratiarra, eta bera da Aukeran dantza konpainiak gaur aurkeztuko duen Maurizia ikuskizuneko protagonista.
Edu Murumendiarazek zuzentzen duen konpainiak emakume guztiak omentzea dauka helburu, dantza eta bestelako arte diziplinak nahastuko dituen ikuskizunarekin; horrexegatik sartu da kultur eskaintzaren Nahastekak atalean. Iluntzeko 20:00etan izango da, Biteri kultur etxean, eta sarrerak salgai daude, 7,5 eurotan.
Hamabi urterekin hasi zen Maurizia herriko plazetan jotzen, jai-egun edo festetan.
Maurizia eta Leon, panderoa eta alboka
Hamabi urterekin hasi zen Maurizia Aldeiturriaga herriko plazetan jotzen, jai-egun edo festetan. Panderoa jotzeaz gain, abestu ere kemen haundiarekin egiten zuen, eta horrela egin zen ezagun. Era berean, Leon Bilbao albokariarekin batera hainbat grabaketetan hartu zuen parte; panderoa eta alboka bezala, bikote indartsua osatu zuten bi musikariek.
Ikuskizun honetan, albokaren doinua entzuterako panderoari biziki jotzeko eskuak izango dira prest, eta Mauriziaren ahotsean beste hainbat emakumerena ere aterako da plazara.