Bertso afaria, presoen alde

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 15a, 01:00

Kondena beteta duten presoen kasuak eta gaixo larrien egoera salatzeko, bertso afaria egingo da Santa Barbara elkartean hilaren 23an, bereziki, Gari eta Baldoren egoerak sozializatzeko. Onintza Enbeita, Agin Laburu eta Maialen Lujanbio ariko dira bertsotan, eta sarrerak igandera arte egongo dira salgai, Onddi eta Txilin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!