Stock azoka jarriko dute Berriak elkarteko hamabi dendek gaur eta bihar, goiz eta arratsalde; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da erosketetarako aukera, Plaza Berrin, edo euria eginez gero, Atsegindegin.
Hamabi postu, hamaika aukera
Arropa, oinetakoak, edertasun produktuak... merke-merke erosteko aukera izango da stock azokan. Hamabi dendek jarriko dituzte postuak: Mahuka, Eukene, Oinatz, Kera, Valen, Hiru, Pitxin Arropa Denda, Kuluska, Orekan, Hoki, Eguzki eta Ilargi. Neguko denboraldiko modako produktuak prezio ezin hobeak erosteko aukera emango dute dendek.