Biteriko areto berrituan egin zuten agerraldia atzo, otsailetik maiatzerako kultur egitaraua aurkezteko; «aforo berriarekin aurreneko programazioa», Koro Etxeberria kultura zinegotziak azaldu zuen bezala. 170etik, 210 lagunentzako tokia izatera pasa da aretoa.
Berarekin batera aurkeztu zuten egitaraua, Agurtzane Aizpuru kultur teknikariak, eta Rakel Gonzalez liburutegiko arduradunak, aurrenekoz txertatu baitute literatura, kultur programazioan. Horrexegatik, Etxeberriak nabarmendu zuen «osatua, interesgarria eta aberatsa» dela, urteko aurreneko programazioa: «uste dugu guztiontzako aukerak badaudela, eta espero dugu gustatzea. Euskal Herriko sorkuntza ikusarazi eta eskaini nahi dugu».
Saio Linbikoak, literatura, musika eta emozioak landuz
Literaturaren atalean, izango da ezohiko ekintzarik. Esaterako, Saio Linbikoak antolatu dituzte, hilean behin, musika, literatura eta emozioak bateratuz. Beste nobedade bat, ipuin kontaketak hilean bi izatera pasako direla, Hernani Erabaki egitasmoan hala aukeratuta.
Arte eszenikoetan, berriz, Aukeran dantza konpainiaren Maurizia nabarmendu zuten, bihar bertan izango dena, iluntzeko 20:00etan Biterin. Sarrerak badaude oraindik.
Antzerkiak ere izango du toki zabala, lau hilabete hauetan; eta gehienak, estreinatu berri diren antzezlanak izango dira. Antzerki zikloa antolatu dute martxoaren 20, 21 eta 22rako, Soka, Ergela eta Txarriboda obrekin; eta haurrentzat ere, zabala izango da eskaintza. Tartean, txikienentzako antzezlan bat, Sensacional taula gainean esperimentatzeko aukera emango diena.
Eta musikaren atalean, hiru emanaldi berezi: Morau eta Mugaldekoak taldearena, Juan Mari Beltranena, eta Izaro Andresena. «Lujo bat da Izaro gurera etortzea», nabarmendu zuen Aizpuruk.
OTSAILA-MAIATZA KULTUR EGITARAUA
LITERATURA
Literatur solasaldiak, 19:30etan.
Gaur, Liquidación final, Petros Markakis.
Martxoak 13, 33 ezkil, Miren Gorrotxategi.
Martxoak 14, Las cosas que perdimos en el fuego, Mariana Enríquez.
Apirilak 11, Virilidad, Cynthia Ozick.
Apirilak 17, Pereirak dioenez, Antonio Tabucchi.
Maiatzak 9, Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe (gaztelaniaz).
Maiatzak 15, Hauts haietatik, Unai Villena.
Ipuin kontaketak, 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte). Otsailak 27, martxoak 15 eta 27, apirilak 9 eta 25, eta maiatzak 8 eta 30.
Idazketa sortzaileko tailerra, otsailak 17 eta 24. 10:30etatik 12:30etara, Yolanda Arrietarekin. 16 urtetik gora.
Saio Linbikoak, musika, literatura eta emozioak, 19:00etan. 14 urtetik gora.
Otsailak 23, Eneritz Furyacekin.
Martxoak 23, Borja Estankoarekin.
Apirilak 26, Rafa Ruedarekin.
Ahozko narrazio tailerra, apirilak 14, 21 eta 28, eta maiatzak 5. Beatriz Egizabalekin, 16 urtetik gorakoentzat.
NAHASTEKA
Maurizia, Aukeran dantza konpainia. Bihar, 20:00etan Biterin. Sarrerak 7,5 euroan salgai.
HAUR ANTZERKIA
Izar, Marie De Jongh konpainia. Otsailak 17, 12:00etan Biterin. 7 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3 euro.
Sensacional, Imaginart. Martxoak 3, 12:00etan, 11:30etan, 12:00etan eta 12:30etan, Biterin. 18 hilabete eta 3 urte bitartekoentzat. Sarrera: 3 euro.
Kaput, Ganso & Cia. 12:00etan Biterin. Sarrera: 3 euro.
Linbo planeta, Marie De Jongh konpainia. Apirilak 14, 12:00etan Biterin. 7 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3 euro.
Ulises, Gorakada Teatroa. Maiatzak 5, 12:00etan Biterin. 7 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3 euro.
ANTZERKI ZIKLOA
Soka, Tanttaka Teatroa. Martxoak 20, 20:00etan Biterin. Gaztelaniaz. Sarrera: 7,5 euro.
Ergela, Txalo Produkzioak. Martxoak 21, 20:00etan Biterin. Sarrera: 7,5 euro.
Txarriboda, Hika Teatroa. Martxoak 22, 20:00etan Biterin. Sarrera: 7,5 euro.
MUSIKA
Morau eta Mugaldekoak. Otsailak 23, 22:00etan Milagrosan. Sarrerak 7,5 euroan salgai.
Juan Mari Beltran, Hots-larretan. Martxoak 15, 20:00etan Biterin. Sarrera: 7,5 euro.
Izaro Andres, Eason. Apirilak 27, 22:00etan Biterin. Sarrera: 7,5 euro.
HERRIKO TALDEEN KONTZERTUAK
Hernaniko XIII. Txistulari Jaialdia. Martxoak 24 eta 25, Milagrosan.
Elkartruke kontzertua, Lazkaoko Musika Eskolarekin. Apirilak 24, Biterin.
Dantza kontzertua, Hernaniko Musika Banda, Amaia Gonzalez Caballero Dantza Eskolarekin. Apirilak 28, 19:00etan Atsegindegin.
Musika Eskolako teklatu ikasleak. Maiatzak 16, Biterin.
Musika Eskolako akordeoi ikasleak. Maiatzak 17 eta 18, Milagrosan.
XXXII. Txalaparta Festa. Maiatzak 18 eta 19.