‘Angula ustelak’ hitzaldia gaur Biterin, Ainhoa Intxaurrandietak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 14a, 01:00

Errauste planta geldiaraz­tea­gatik auziperatu dituzte Ainhoa Intxaurrandieta, Gipuz­koako Hondakinen Kudea­ke­tako pre­sidente ohia, eta Iñaki Erraz­kin, ingurumen diputa­tua ze­na. GHKren egungo zu­zen­da­ritzak eraman ditu auzi­tara. Eta horren aurrean, bere elkartasuna adierazi nahi izan die Gipuzkoa Zutik mugi­men­duak, auziperatuei.
Horretarako antolatu du Elkartasun Bira, eta Hernanin egingo du aurreneko geldial­dia, gaur: Angula ustelak hitzaldia eskainiko du Intxaurrandie­tak berak, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean.
Hitzaldiaren kartelean ber­tan, bere babesa erakutsi die Gipuzkoa Zutikek: «euskal erre­gimenari aurre egiteagatik epai­tuak izango dira. Zuekin gaude! Norbait epaitzekotan, epaitu ditzatela politikari uste­­lak!», adierazi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!