Familian eskiatzera joateko plana luzatu du Mundarro Kirol Elkarteak, hurrengo astebururako, hilaren 24 eta 25erako. Somporteko iraupen eskiko zentrora joango dira, eta bihar izango da izena emateko azkeneko eguna: kiroldegia@astigarraga.eus helbidera idatzi behar da. Izena eman dutenekin, bilera egingo dute, etzi.