Trikitixa eta panderoak, inauterien osteari erritmoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 14a, 01:00

Inauteriak pasata, musikak jarraituko du Astigarragan aste honetan zehar. Kaldere­roez aparte, izango da euskal erritmoez gozatzeko beste aukera bat. Norberto Alman­doz musika eskolak eskaini­ko digu aukera hori; beren trikitixa eta panderoko ikasleen eskutik. 
Etzi, arratsaldeko 19:00etatik aurrera entzun ahal izango dira doinu horiek, musika eskolako areto nagusian. 
Herritarrak gonbidatu di­tu musika eskolak berak, be­ren ikasleekin gozatu deza­ten. Sarrera debalde izango da, denontzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!