Talde feminista sortzeko, lanean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 14a, 01:00

Martxoaren 8a gerturatzen ari dela-eta, talde feminista bat sortzeko ideia bururatu zaio astigartar emakume talde bati, eta horretan lanean hasiak dira. Horretarako, bilera irekia antolatu dute biharko; Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:30etan hasita.

Indarra sortu eta haunditzea, helburu
Emakume taldeak adierazi du­e­nez, asmoa da «indar hau sor­tu eta haunditzen joatea». Hori dela eta, Astigarragako emakumeei egin diete deia: «Eta Astigarragako emakume­ok*, zer? Prest al gaude herrian gure indarra zein eta nolakoa izan daitekeen erakusteko? Prest al gaude gure esku­bi­de­engatik borrokatzeko?», luzatu diete galdera bidez.

Martxoaren 8an, «planto»
Taldea sortzeaz aparte, mar­txo­­aren 8a ere izango dute hiz­ketagai. «Aurten ere gertu­ra­tzen ari zaigun martxoaren 8 ho­netan, planto egiteko garaia dugu, indarkeria matxistari, esplotazioari eta diskri­mina­zioari nahikoa dela esateko», aldarrikatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!