Wikimedia elkarteak topaketa, astigartarrei aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 14a, 01:00

Wikimedia elkartea da aski ezaguna den Wikipedia proiek­tua -eta beste hainbat- bultza­tzen dituena. Hain zuzen, hori guztia azaltzeko izan zen Asti­ga­rragan urtarrrila bukaeran. 
Besteak beste azaldu zituen: zer diren antolatzen dituen editatonak, edo gai baten in­guruan artikuluak sortzeko saioak; edo argazki saioak kul­tura ondarearen irudia lortze­ko. Lehiaketa horiek egiten dituz­te argazkiak lortzeko, Wiki­­­pedian erabili ahal izateko; eta horiek lizentzia aproposa behar izaten dute; web orrietan edo blogetan aurkitzen ditugunek ez dau­ka­te lizentziarik, edo ez dute erakusten. 
Aurrerago ere, etorkizun hurbilean, bueltan izango dira Astigarragan, beste hainbat jarduera egiteko. Eta horren berri aurrerago emango dutela adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!