Gurasoen banaketa gertatzen denean, seme-alaben gaia nola kudeatu garrantzitsua izan ohi da. Bide horretan laguntzeko, hitzaldia antolatu du Astigarragako Herri Eskolako gurasoen elkarteak, Udalaren babesarekin.
Nola lagundu seme-alabei guraso banaketa barneratzen izenburupean eskainiko du hitzaldia gaur Izar Arregi psikologa eta terapeutak.
Laguntzeko, gakoen bila
Bertaratzen direnei laguntza eskaintzea izango da helburua, gaurko hitzaldian, eta banatu diren edo prozesuan daudenei beren seme-alabak ulertzeko gakoak emango ditu Arregik.
Hitzaldi orokorra izango da, beraz, gaurkoa; hain zuzen, hainbat ikuspegi landuko dituena. Izan ere, banaketan era desberdinetakoak izan daiteke: erabaki ona izan liteke edo ez... Doluaz hitz egingo du, nola banatzen den ondo, gurasoek saihestu beharrekoaz... Baita haurrengan erabaki horrek izan ditzakeen ondorioez, eta ager litezkeen sintomez.
Horrez gain, Izar Arregi aditua bertaratzen direnei entzuteko eta beren zalantzak argitzeko prest ere azalduko da, bukaerako galderen txandan.