Euriz blai bukatu duten mozorroek lekukoa, Hungariako kaldereroei

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 14a, 01:00

Trapu koloretsuen artean na­bar­mendu da eguraldi txa­rraren iluntasuna pasa den asteburuan, inauterien egu­ne­­tan. Horren gainetik, ordea, ondo pasatzeko gogoa zeuka­ten astigartarrek eta hala egin dute; mozorro eroak armai­rutik atera eta festa abiatu ziren larunbat arra­tsal­dean Joseba Barandiaran plazara. 
Igandean, aldiz, Astigarte dantza taldeko kideen txanda izan zen; urtero bezala, Euskal Inauteriak ospatu zituzten. De­na den, oraingo honetan plan alternatiboari jarraitu behar izan zioten, prezipitazio ugariak zirela-eta. 
Horrela bada, Ergobiatik ka­­le­jiran abiatu beharrean, zu­zenean Txomiñenea fronto­ian egin zuten ekitaldia, egu­er­­­­dian. Bertan dantzatu zi­tuz­ten, besteak beste, Goizu­etako Zahagi Dantza eta Lan­tzeko inauteria.

Larunbatean Zipotzan egingo dute afaria; txartelak salgai daude, 20 euroan.

Larunbatean, Kaldereroak
Inauteriak pasata, urtero be­zala, Kaldereroen txanda izan­go da larunbat honetan. Ergo­biatik abiatuko dira zartagiari eta lapikoei eragiteko gogoz, 17:30etan hasita. Handik, sal­to­ka eta abestuz iritsiko dira Jo­seba Barandia­ran plazara, eta han emango diote buka­era. Ondoren, Zipo­tza elkarte­an afaltuko dute; txartelak salgai daude, 20 euroan, Zipotzan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!