Kolore alaiak, zerrauts gris bihurtuta

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 13a, 01:00

Eguraldi kaxkarrak ez ditu tristetu hernaniarrak, eta zeruko grisari lurreko kolore argiekin egin diote aurre, Inauteri hauetan ere. Atzo­koan, euriak tregoa ematen zuenetan, maxkuri zaparra­dek blaitzen zituzten bizka­rrak, Axeri dantzan edota Erraldoi eta Buruhaundietan.
Gaur, ordea, suaren txinpartak jango ditu azken koloreak, sardinaren ehorz­ketan; 18:30etan abiatuko da hileta martxa, Plazatik.

Balorazio bilera, bihar
Gaurkoan Inauteriak buka­tuta, azkar jarri da zita ba­lorazioa egiteko. Kultur etxetik jakinarazi dute bihar bertan, 19:00etan egingo dela bilera ireki hori, Biterin. Nahi duenak hartu dezake parte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!