Asanblada irekia gaur, greba feministaz

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 13a, 01:00

«Menpean hartzen eta za­pal­tzen gaituen sistema kapi­ta­lis­ta, arrazista eta hete­ro­pa­triarkala salatzeko», bat egin du Euskal Herriko Mugi­men­du Feministak, Martxoaren 8rako egin den Emakumeok* Planto aldarrikapenarekin, eta Her­na­­niko Koordinadora Fe­mi­nis­tak honen inguruko infor­ma­zioa emateko asan­blada deitu du gaur, 19:00etan Biterin.
«Emakumeek, lesbianek, transek, migratutakoek, gure aniztasun osoan planto egin­go dugu», azaldu dute. «Eta plan­to egingo bagenu? Eta egiten dugun guztia egingo ez ba­genu? Aurtengo Martxo­a­ren 8an ikusiko dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!