Bertso Eskolari omenaldia, etzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 13a, 01:00

Udalak jakinarazi du omenaldia egingo diela Hernaniko bertso eskolako hiru hamarkada luzetako ibilbidearen parte izan diren sortzaile eta bertsolariei, «herriaren izenean». Ekitaldia ostegunean, hilaren 15ean izango da, 18:30etan udaletxeko areto nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!