Ipuin kontaketak eta solasaldiak kultur etxean, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 13a, 01:00

Literaturarekin hiru zita izango dira Hernanin, gaur eta bihar. Eta hasteko, Pello Añor­ga idazle eta ipuin kon­talaria etorriko da Bite­rira: bi ipuin kontaketa eskainiko ditu gaur, Biterin; 17:30etan 3-4 urteko­en­tzat, eta 18:00etan 5-7koentzat.
Gaur bertan izango da, baita ere, aurreneko literatur sola­saldia; 19:30etan, liburute­gi­an. Euskeraz izango da, eta Juan Mari Irigoienen Babi­lo­nia libu­ruaz ariko dira, Ane Ma­yozek gidatuta. Gaz­te­la­niaz­ko sola­saldia, berriz, bi­har izango da, 19:30etan li­bu­ru­tegian hori ere. Amaia Gar­ciak gidatuta, Petros Mar­ka­ri­sen Liquidación final liburuari buruz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!