Disko bana aurkeztuko dute otsailaren 23an, Milagrosan, Andoni Tolosa Morau musikari hernaniarrak, eta Mugaldekoak taldeak. Gaueko 22:00etan izango da, eta sarrerak, gaur bertan jarriko dituzte salgai, Biterin, 7,5 euroan.
Bere zazpigarren diskoa du Morauk, Egunsentiak alperrentzat izenburupean kaleratu duena; bere aurreneko lan luzea, bakarka. Oso gai intimoak jorratu ditu, Hernaniko hainbat txokotan kokatuta.