publikoaren aurrean hitz egiteak beldurrak eta lotsak kaleratzen dizkie askori, eta horri aurre egiteko aukera aparta izan daiteke bakarrizketak nola egin lantzea. Hain justu, hori da Dobera Euskara Elkarteak eskainiko duen aukera; ostegunetik aurrera, Bakarrizketak lantzen ikastaroa izango da, Telmo Irureta aktorearen eskutik.
Bost saio izango dira, eta emanalditxo bat egingo da azkenekoan: hilaren 15, 20, 22, 27 eta martxoaren 1ean. Arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara izango dira denak.
Bertan landuko dira, besteka beste: beldurra eta lotsa sentiaraztea, inprobisazioak, kontatzeko moduak...
Izenematea, gaur arte
Interesa daukanak azkar ibili beharko du gaur baita azken eguna izena emateko: Dobera Euskara Elkartean (Larramendi 11, behea), 943 33 27 99 telefonoan edo emailez, dobera@dobera.eus helbidera idatzita. Prezioa: Dobera-Kronikako bazkideek, 20 euro; gainontzekoek, 30 euro.