Hernaniko SOS Errefuxiatuak taldeak herritarrak zoriondu eta eskertu nahi ditu. Beraien laguntzari esker furgoneta erosi ahal izan da. Euskal Herrian eta estatuan herritarrek egin dituzten diru laguntzak izan dira hori ahalbidetu dutenak eta taldetik «erakunde ofizialen laguntza falta» salatu nahi izan dute, «salbuespen batzuk kenduta». Laister emango dituzte datu ekonomiko guztiak eta furgonetaren zaintzan inbertituko dute. «Berriz ere furgonetari su ematen badiote, erantzuna berdina izango da, era positiboan eta indarberrituz», adierazi dute.