MARTXOAREN 8ko greba feminista eta, Asanblada irekia antolatu da, datorren asteartean, otsailaren 13an, 19:00etan, Biteri Kultur Etxean. Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du Emakumeok planto aldarrikapenarekin, «menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko».
Honako eguna bide luze baten abiapuntua izango dela diote mugimendutik. «Bide horretan, aliantza berriak landu ditugu, bateratuz eta elkar ezagutuz, gure borrokak berriz pentsatuz, erresistentzia berriak eraikiz, eta baztertzen gaituen mundutik askatuz, betiere alternatiba feminista bat sortzeko helburuarekin».
Horrenbestez, «emakumeek, lesbianek, transek, migratutakoek gure aniztasun osoan planto egingo dugu! Eta martxoaren 8an greba feministarako deialdia zabalduko dugu ezetz esateko, nahikoa dela, hitz-jario ustelekin eta ekintzen eskasiarekin nekatuak gaudela, diskurtso hutsalek ez zaizkigula jadanik balio.