Lehertu da festa; herriko eskoletako haur eta gaztetxoen eskutik hasi dira inauteriak bai Hernanin, baita Ereñotzun ere. Plazan izan beharrean, Atsegindegiko estalpean egin behar izan zuten aurreneko kalejira hernaniarrek, eta Ereñotzun ere, frontoia izan zen txikienen dantza eta ikuskizunaren lekuko.
Gauza bera gertatu zen arratsaldeko beste ekintzekin ere, eta badirudi ildo beretik izango dela asteburu osoa ere. Euriak jarraituko du, baina jarduerek ez dute etenik izango, asteartera arte.
GAURKO EGITARAUA,
HERNANIN
10:00, Azeri dantza.
11:30, Inauterietako txaranga.
11:30, Haurrentzako poni eta zezen
txikiak Latsunbeberri auzoan.
12:00, Erromeria Jeiki Hadi taldearekin. Antolatzailea: San Joan Konpartsa.
13:00, Erraldoiak eta buruhaundiak. Antolatzaileak: Kriskitiña dantza taldea.
17:30, Haurrentzat Zirika Zirkus taldearen Txarlestrup ikuskizuna Milagrosan.
18:30, Inauterietako txaranga.
18:30, Dantza festa gaztetxoentzat, Iñigo Etxenike DJarekin, Atsegindegin.
18:30, Erromeria Baztandarrak
taldearekin.
Antolazailea: San Joan Konpartsa