Kaldereroek kalejira, bi ordu lehenago

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Inauteriak pasata, dagoeneko ohitura bihurtu da Astigarra­gako Kaldereroen irteera, hu­rrengo asteburuan izatea. Ho­rrela bada, zartagiak hartu, hungariar jantziak soinean jarri, eta kalera aterako dira astigartar asko eta asko, abestu eta dantzatzera. 
Horretarako, Ergobian jarri dute zita arratsaldeko 17:30e­tan, eta ez 19:30etan, agendak dioen bezala. 

J. Barandiaran plazan, bukaera
Ohi bezala, taldeko argazkia aterako dute abiatu baino lehen, eta ondoren hasiko dira zartagiari eragiten. Musikaren eta Kaldere­roen kantuen erritmoari jarraituz joango dira pixkanaka Astiga­rragarantz, Joseba Barandiaran plazan bukatu arte.
Ekitalditxoa egingo dute bertan, eta hori bukatuta, afaria izango dute Zipotza elkartean, aurrez izena eman dutenek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!