Salto, hotza eta euriari aurre egiteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 11a, 01:00

Azaroan  hasi zen euria eta aspaldian egon den negurik eu­ritsu eta gogorrenetakoaren ondorioak jasaten ari dira  aurtengo inauteriak. Gaur arra­tsalderako haize ufada haundiak eta euri asko espero da, eta ezin denez bermatu Cir­co Los zirku ikuskizuna baldintza egokietan egitea bertan behera geratu da. 
Hala ere egongo da fes­tarako aukera. Prota­gonista na­­gu­siak karro­zak izango di­ra. Egu­erdian, 12:00­etan, ir­ten­­go dira Urbieta ka­le­tik eta herria kolorez jan­tziko dute.
Ttarla dantza taldeak eta Inmakulada ikastetxeak pres­tatu dituzte aurten ere, karro­zak, eta eguerdira arte itxaron be­harko da, zein sorpresa pres­ta­tu duten ikusteko. Txa­rangak eta triki­tilariak ez dira faltako. Zikuñagako mozorro lehiaketa, 17:30etan, eskolan egingo da.

Eguraldiak tregoa eman zuen
Atzo gutxienez eguraldiak tre­goa eman zuen goizetik au­rrera eta iragarritako ekitaldi guztiak bete ziren. Hori bai, goizean oraindik giroa ez zen berotu, baina arratsalderako jende asko ikusi zen mozorro­tuta eta nabaritu zen jen­dearen joan etorria. 

Atzoko egunak utzitako argazkiak ikusteko egin klik hemen.

GAURKO EGITARAUA
- 11:30: Inauterietako txaranga.
- 12:00: Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea eta Inmakulada ikastetxea.
- 17:30: Mozorro lehiaketa Zikuñagako eskoletan.
- 18:30: Inauterietako txaranga.
- 19:30: ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko trikitilariak.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!