Edozein jantzi, trapu eta kolore; ezarritako arauekin umoretik puskatzea hobe!

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Urteko garairik apoposena da Inauteriena, ohikotasunetik ate­ra eta gizartea arautzen duten normekin hausteko, barruak askatzeko, eta jai-giro ederrean pena eta kezkak uxatzeko. Ero­kerietarako tartea irekitzen zen Inauterietan, Erromatarren ga­raian, eta negu gogorra la­nean pasatzearen ordainetan on­do pa­­sa­tzeko tartea ere izan da toki askotan, udaberriko uztaren zain egon bitartean.
Era berean, nork bere burua mozorrotzean, transformatzea, nahi den horretan bihurtzea iza­ten da helburua, eta ho­rre­tarako, era guztietako jan­tziak erabiltzen dira. Azken urteetan pertsonaia jakin baten antza hartzeko joera haunditu bada ere, edozein trapu izan daiteke apro­posa, ezagunen aurrean ezezagun bihurtzeko!

Erokerien errege-erregin, Erromatarrak
Udaberria iritsi aurreko jaiak di­r­a Inauteriak. Nekazaritza lanei erre­paratuz gero, garai hau har­tu izan da neguko lan gogorren ordainen sari bezala. Hain zuzen, Erromatarrek Sa­tur­nalia ospatzen zuten, ne­ka­zaritzaren santu zen Sa­tur­nori omenaldia egi­te­ko. Hasiera batean, aben­du erdialdera ospa­tzen ziren jai hauek, ne­kazari lanak bukatu berritan, eta argiak pizten ziren, urte garai ilun hau argitzeko. Era be­rean, garai honetan nor­ma­le­an bai­men­duta ez zeuden jo­ka­bi­deak onartzen ziren, eta prin­tze bat izendatzen zuten, zen­tzu­rik ga­be­ko aginduak ema­teko. Gero, otsailean, Lupercalia os­patzen zuten, garai horretatik au­­rre­rako ugalkortasunarekin lotuta.
Horrekin guztiarekin zeri­ku­sia daukate Inauteriek, baina den­boran aurrera eta atzera mugitu da ospakizunetarako garaia, eta kristautasunak ere moldatu ditu jaiak. Horrela, carnaval hitza, Garizuman ha­ragia jateko debeku erli­jio­soa­re­kin lotu izan da, eta gauza bera ger­tatzen da euskerazko ara­tus­te (haragi uzte) hi­tzarekin. Inauteri, berriz, inausi adi­tza­ri, arbolak inausteko garaiari lo­tu­ta dago.

Hernaniko artxiboan badago, garai batean Inauteriek bertan zeukaten ospearen berri ematen duen argazkirik.

Horrela, os­pa­ki­zun  honen zen­­tzu pa­­gano eta er­lijio­soak nahastu egin dira denbo­ran ze­har. Gureganaino iritsi dira, adibidez, nekazal munduarekin lotutako hainbat erritu; etxez etxeko eskeak. Eta era berean, gure­ga­naino iritsi da egun batzue­ta­rako ero­ke­riak egiteko bai­me­­­na, eta mo­zorroen atzean ezku­tatze­koa.

Nor zara zu?
Gure egu­ne­rokotasunean egiten ez ditugun broma eta tontakeria asko egiteko aprobetxatzen du­gu Inauterietan, baina, nor­ma­­lean, mozorro ba­ten atzean ez­ku­ta­tuta.

Mozorro hori prestatzen den­­­bora as­ko pa­sa­tzen da zen­bait to­­­kitan. Gai­nera, eza­­rri­tako hain­bat arauri edo a­gin­tariei kritika edo bur­la egi­te­ko ere apro­be­txatu izan da. Eza­gu­nak dira, adibidez, Ca­diz­ko chirigotak, Tolosako ka­rro­zak, edota Sunbillakoak, batzuk ai­patzearren. Urumea bailarari erreparatuz gero, Hernaniko Udaleko artxiboan badago, garai batean Inauteriek bertan zeu­katen ospearen berri ematen du­en argazkirik; artikulu ho­netako argazkian ikusi daiteke traineru baten itxura daukan karroza, Plaza Berrira sartzen, Portalondo atzean dela.

Hauek guztiak prestatzeko, eta norberaren mozorroak osa­tzeko, edozerk balio dezake. Etxeko tras­te­ro­an dau­den jantzi eta trapu zaharrak erabil­tze­a­ren aldeko aukera egiten dute batzuk, eta beste batzuk nahiago dute mozorro ja­kin bat erosi, edo mo­zo­rroa per­­fek­­zio­na­­tzeko hain­­bat osagarri erosi. Bestalde, azken  urteetako joera izan da per­tsonaia ezagun baten tankeran mozorrotzea, eta horri lotuta, mozorro osoak erosteko ohitura ere zabaldu egin da.
Hala ere, asko dira kolore ezberdinetako jantzi eta trapuak nahastuta bere burua ezku­­ta­tzen dutenak. Azken batean, eza­­gunen artean ezezagun bi­hur­tzea da helburua, eta horre­kin, lo­tsatzeko beldurrik gabe, txan­txetarako eta adar-jotze­etarako aukera apro­betexatzea. Ondo pasa!

URUMEA BAILARAN, GAUR

HERNANIN (7. orrialdea)
10:00, Azeri dantza.
11:30, Inauterietako txaranga.
11:30, Haurrentzako poni eta zezen txikiak Latsunbeberri auzoan.
12:00, Erromeria Jeiki Hadi taldearekin. Antolatzailea: San Joan Konpartsa.
13:00, Erraldoiak eta buruhaundiak. Antolatzaileak: Kriskitiña dantza taldea.
17:30, Haurrentzat Zirika Zirkus taldearen Txarlestrup ikuskizuna Milagrosan.
18:30, Inauterietako txaranga.
18:30, Dantza festa gaztetxoentzat, Iñigo Etxenike DJarekin, Atsegindegin.
18:30, Erromeria Baztandarrak taldearekin. Antolazailea: San Joan Konpartsa.
23:30, Iñigo Etxenike DJa Atsegindegin.
00:00, Incansables txaranga.

ASTIGARRAGAN (10. orrialdea)
16:30, Haurrentzako makilatze eta orrazkera tailerrak, Joseba Barandiaran plazan.
17:00, Disko festa, Julen Ibarrola DJarekin, Joseba Barandiaran plazan.
19:30, Txaranga, kalean.

GOIZUETAN (13. orrialdea)
Bihartik aurrera.

ARANON (13. orrialdea)
Izan dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!