Kolpeka lurra esnatu, eta zerua isilarazi

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Santa Ageda bezpera euritsua tokatu da aurten, baina horrek ez ditu ereñotzuarrak kikildu.

Igandean, sekulako jasa bota zuela-eta, atzeratu egin zuten errondan ateratzeko or­dua, baina behin aterata, gogotik ekin zioten kantuari eta makilak astintzeari. Agian horrexegatik, atertu egin zuen puska baterako, eta makilkada horiekin esnarazi zuten lurra.

Pagoagatik hasita, Larre Gaineraino
Urtero bezala, Ur Mian jarri zuten hitzordua, eta Pagoagara abiatu ziren aurrena. Aurten­goan auzotarrek ere lagundu zieten, kantuan.
Handik Lastaolarako bidea hartu zuten gero, etxez etxe eta baserriz baserri kantatzeko.

Bukaera, beti bezala, Larre Gainen egin zuten, eta azken saioa, nola ez, aurrekoak baino luzexeago joan zen. Horrela, indarrak berreskuratzeko ai­tza­kian, afariarekin borobildu zuten saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!