Eztarriz sano, kopla kantari sekula baino ozenago

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Igandearekin tokatu da aurtengoan, Santa Ageda bezpera eguna, eta horrela, aurten, ilundu baino lehen, eguerdian atera ziren goizuetarrak Santa Ageda errondan.

Tabernan ez ezik, eguzki izpi apurrak aprobetxatuta, kaleak ere goxatu zituzten igandean, eta ederki erantzuten zieten abesbatzak, Olaia eta Janireren trikiti eta pandero doinuei eta Juanan Lekuona eta Josu Garmendiaren koplei. Eguna borobiltzeko, bapo bazkaldu zuten, Oxeguardan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!