Zilegi Eskolen barruan, bi saio antolatu dituzte hilabete honetan, Astigarragako AEKren lokalean (Nabarra Oñatz kalea). Baratza balkoian tailerra eskainiko du Ioritz Goizuetak, etxeko balkoian baratza nola egin erakusteko: otsailaren 20an 18:30etan, eta otsailaren 21ean 09:30etan. Doakoa eta herritar guztiei irekia izango da.