Olaizola II, finalerdietarako giltza izan daitekeenaren bila

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Partidu estua jokatu zuten Olaizola II goizuetarrak eta Imazek pasa den larunbatean, eta azkenean, Ezkurdia eta Zabaleta izan ziren ga­raile, puntu bakarreko aldearekin; 22 eta 21.
Hala ere, gertu dauka goizuetarrak Binakako Txapelketako finalaurrekoetan sartzeko aukera, eta hori horrela, gogor ariko da lehian bikotea, gaur, 18:00etan Iruñeako Labrit pilotalekuan, Irri­ba­rria eta Jaunarenaren kontra. Izan ere, puntu garrantzitsua irabazi bai­­tezakete; honekin sei pi­latuko lituzkete, eta fi­nalaurrekoetara asko ger­turatuko lirateke. Aur­kariek, ordea, bosgarren puntua eskuratzea beharrezkoa dute, finalaurrekoetarako aukerarik gabe ez geratzeko.

Pilota arinagoak, Asegarcekoek
Pilotak asteazkenean au­ke­ratu zituzten; Olaizola II eta Imazek arinagoen alde egin zuten: 104.4, 104.9 eta 104.8 gramo. Aur­­kariek, berriz, 105.4, 105.3 eta 105.5 gramotakoekin geratu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!