Konfirmaziorako topaketak, etzitik

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Konfirmazio edo sendotzarako deialdia egin dute Astigarraga, Hernani eta Urnietako parrokiek, Urumea Harana Pastoral Barrutia osatzen dutenek. Etzi hasiko dira topaketak, astelehenarekin, eta Hernaniko Donibane gunean izango dira saioak, astelehenetan arratsaldeko 19:30etan hasita. 18 urtetik gorakoentzat dira. Parte hartzen dutenek, aukera izango dute sendotzako sakramentua hartzeko, Pentekoste bezperan, maiatzaren 19an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!