Familian eskiatzera joateko plana, otsailaren 24 eta 25ean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Iraupen eskia egiteko plana antolatu du Mundarrok, bi aste barru, otsailaren 24 eta 25eko asteburuan: Somporteko iraupen eskiko zentrora joango dira. Familia osoarentzako plana da Mundarrok prestatu duena, eta datorren ostegunera arte dago izena emateko aukera: kiroldegian, edota emaila idatzita kiroldegia@astigarraga.eus hel­bide elektronikora. Ostiralean, bilera egingo dute, irteeraren xehetasunak zehazteko.

Helduentzat, forfaita 8 euro izango dira, eta materialaren alokairua 9 euro. Haurrentzat, berriz, 6,5 euro izango dira. Familientzako prezio bereziak izan­go dira, azaldu dutenez, eta albergea hartzeko aukera ere badago. Bertara joateko, hala ere, kotxe partikularretan egingo dute bidaia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!