Ostegunean jaso zuen saria Lierni Rotetak, Gidabaimena euskaraz ekimenaren barruan. Aurten, 11 astigartarrek egin dute gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz, eta horien artean, berari tokatu zaio 400 euroko saria. Urkiri Salaberria zinegotziak eman zion.
Atal praktikoarekin ari da Roteta orain: «baldarra naiz!», dio barrez.