Partidu klabea gaur Gurutzealdek, mailaz igotzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketan ba­ka­­rrik ez, Iparraldekoan ere eder­ki dabil Oier Gurutzealde, trinketean. Aurreneko lau partiduak irabazi ditu, eta gaurkoa izango du klabea, bigarren mailara igotzeko: Baigorriko Iñaki Goikoetxea izango du aurrean, lau partiduak irabazita bera ere. Hortaz, bien artekoa irabazten duenak bukatuko du ligaxkako lider, eta datorren astean jokatuko du, igoera lortzeko partidua.

Arratsaldeko 18:00etan joka­tuko dute gaur, Hendaian; eta badauka esperantza Gurutzeal­dek, irabazi eta igoera lortzeko lehian sartzeko.

Gipuzkoakoan pleno, aurreko asteburuan
Gipuzkoako Txapelketan ere, fin ari dira astigartarrak. Guru­tzealdek 40-33 irabazi zuen Lopez hernaniarrarekin, Mugu­ruza eta Larrañagaren kontra, eta lider daude, lehenengo mailan. Atseden hartuko dute asteburu honetan.

Nagusien bigarren mailan, berriz, 40-0eko garaipena izan zuten Egoitz eta Josu Altunak, Azkoitiako bikotea ez zelako aurkeztu partidura. Horrela, bigarren daude, bat irabazi eta bat galduta, eta gaur daukate hirugarrena: Hernaniren kontra ariko dira, 10:30etan hasita, Irurako Ametsa trinketean.

Eta kadeteetan, garaipen ba­tekin ekin zioten txapelketari, Ekain Lizeagak eta Aimar Mujikak: 40-14 irabazi zieten, Apaolaza eta Oyarzabal hernaniarrei. Gaur daukate bigarren partidua, Iruran ha­iek ere, bai­na arra­tsaldez. Oiar­peren kontra jokatuko dute, 15:00etan ha­siko den jaialdian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!