Hezkuntza hitzaldia antolatu du Herri Eskolako Guraso Elkarteak, Udalaren babesarekin, datorren asteazkenerako: Nola lagundu seme-alabei, gurasoen banaketa barneratzen?
Izar Arregi psikologo eta terapeutak eskainiko du, ikastolako aretoan, eta bi orduko saioa izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.
Hainbat arlo, aztergai
Hainbat arlo edo ikuspegi landuko dituzte bertan: banaketa egokia izan litekeela, banaketa dolu baten kasua, nola banatu ondo, gurasoek saihestu beharrekoa zer den, haurrarengan agertu litezkeen sintomak...
Eta saioan zehar eta bukaeran, galderak egiteko tartea ere izango dute, saiora bertaratzen direnek.