Herri Eskolaren haundipenaren gaia mahai gainean jarriko dute etzi, astelehenarekin. Bilera baterako deia luzatu die Udalak gurasoei, eta interesa duten guztiei, arratsalderako. Bi txandatan izango da, «guraso kopurua eta gaiaren garrantzia» kontutan hartuta: aurrena gaztelaniaz, 18:00etan hasi eta 19:30ak arte; eta euskeraz gero, 19:30etatik 21:00etara bitarte.
«Helburua da, alde batetik, ikastetxearen egoera eta haunditze proiektuaren berri ematea; eta bestetik, gurasoek beraien kezka eta zalantzak zuzenean udal gobernuari azaltzeko aukera ematea», azaldu du Udalak, oharrean.
Ohar hori bera, gutun bidez helarazi diete gurasoei, egun hauetan, eta haiekin harremana mantentzea da Udalaren asmoa: «udal gobernuak guraso guztiekin harreman zuzena mantendu nahi du, eta zentzu horretan, astelehenekoa izango da gurasoak deituko ditugun aurreneko bilera».