Gaur hasiko du Hernanik, Emakumezkoen Euskal Ligaren bigarren fasea. Atletico San Sebastianekin batera taldea osatuta, zazpigarren postuan bukatu zuten aurreneko fasea, bederatzi partidutik hiru irabazita.
Bigarren fasea hasteko, Marzola Rioja taldea izango dute aurrean, eguerdiko 14:00etan hasita, Donostiako Aieteko zelaian.
Zazpi jardunaldi izango dira guztira, asteburu honetan hasi eta apirilaren 15era bitarte.
Ondoren, zazpiko errugbira pasako dira, eta apirilaren 29an hasita, hiru jardunalditan jokatuko dute txapelketa, maiatzaren 20an bukatuko dena.