Hurrengo asterako, manifestazio haundia

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

ERRAUSKETAREN aurkako mugi­men­duak manifestazio haundia deitu du datorren otsailaren 24rako, 17:30etan, Donostiako Gipuzkoa Plazatik abiatuta. Erraustegia gelditu, birziklapena sustatu lemapean. Atzo, Donostiako udale­txeko prentsa aretoan aurkeztu zuten manifestazioa.
Prentsaurrekoan zabor pol­tsa eta hondakinekin mo­zo­rroturik agertu ziren kideak eta umorez adierazi zuten Ola-no eta Asen-si bereiztu behar diren hondakinak. «Badakigu %80ko birziklatze tasa lortzea posible dela, horretarako bitartekoak jarri eta borondatea izanez gero».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!