Ortuellako finalaren bila bihar, Lizeaga

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Atsedenik ez dute izango pe­lotari hernaniarrek, asteburu honetan ere, eta hainbat par­ti­du jokatuko dituzte. Bereziki kargatua izango du asteburua Markel Lizeagak. Tolosan jo­ka­tuko du gaur atzelari her­na­niarrak, Prietorekin, Prado eta Ruizen kontra. 16:00etan izan­go da hori.

Eta atsedenerako tarterik gabe, bihar goizean jokatuko du Ortuellan, partidu garran­tzitsua gainera: Pablo Elortegi torneoko semifinala izango du, Jon Alberdi azpeitiarrarekin, Lopez Aldai eta Bergeraren kontra. Goizeko 11:00etan izan­go da, eta ez dauka lan erraza Lizeagak, bikote indartsu ba­ten kontra; horri nekea gehitu be­harko zaio, gainera. Edozein kasutan, finalerako txartela­ren bila joango da.

Bestalde, trinketeko Gipuz­koako Txapelketako konpro­mi­­soak izango dituzte gaur, Cis­neros-Oiaga, Arizmendi-Aldun­berri eta Insausti II-Lasa biko­te hernaniarrek, Iruran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!