Irekia Txapelketan gaurtik, hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Gaur hasiko dute palista her­naniarrek, Euskal Herri mai­la­ko Irekia Txapelketa. Guztira, Hernaniko sei palistak hartu­ko dute parte: Ariane Arrietak eta Amaia Irazustabarrenak elite mailan, Miren Goikoe­txe­ak eta Alaitz Tejedorrek lehe­nengo mailan, eta Ekiñe Baler­dik eta Garazi Urdangarinek bigarren mailan.

Gaur arra­tsal­dean jokatu­ko dituzte au­rre­neko parti­du­ak, hiru herri desberdinetan.

Aurrena, Gasteizko Abetxu­kon ariko da Tejedor, Era­su­ne­kin, Agirre eta Isas­men­diren kontra. Arratsaldeko 16:00etan hasita, hirugarren parti­du­a izango da berea.

Ordu erdi beranduago ha­si­ko dira partiduak Mallabian, arratsaldeko 16:30etan; eta ber­tan izango da Irazus­ta­barre­na, Mendizabalekin bikotea osa­tu­­ta. Jaialdiko aurre­ne­ko par­ti­duan ariko dira, Saez eta Mu­rilloren kon­tra.

Eta azkenik, Ataunen joka­tuko da txapelketako hiru­garren jaialdia, arra­tsaldeko 17:00etan hasita. Baler­di eta Urdangarin herna­niar gaz­te­ak ariko dira bertan, jaialdiko bigarren parti­du­­an, Silva eta Bilbaoren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!