Andoaingo Udalak Txertatu Merkatuan programaren 3garren proiektua martxan jarriko du. Otsailaren 23ra arte izenemateko epea irekia egongo da. Txertatu Merkatuan Beterri-Buruntza (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) eskualdeko gazteen laneratzean laguntzen dien programa da. Bertan prestakuntza espezifikoak lantzen dira orientazio eta tutoretza jasotzeaz gain.
Dagoeneko lan bertikalen eta bizikleten konponketa eta margoketaren prestakuntzak bukatzear daude eta 25 gazte inguruk bukatu dute prestakuntza, laneratze prozesuan laguntza jaso eta gero. Oraingo hontan prestakuntza kutxazain eta apal-betetzailearena izango da. Eta Beterri-Buruntza eskualdeko emakume gazteak (16-29 urte bitartekoak) izango dute lehentasuna. Beti ere kualifikazio gutxikoak, parte hartu ahal izango dute programan.
500 gazte baino gehiagori eskaintzen dizkie aukerak
Txertatu Merkatuan proiektuak Euskadin laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaintzen dizkie 500 gazte baino gehiagori.
Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, 2016-2018 urte bitartean egin den proiektuaren konpromisoa hartu zuen. Hiru urteko ekintza honetan, hiru proiektu ezberdin burutzen dira.
Andoaingo Udala, Beterri-Buruntzako eskualdeko udalen ordezkaritzan, Txertatu Merkatuaren programaren kudeaketaz arduratzen ari da. Prestakuntza hau Cebanc zentruak emango du.
14 pertsonek parte hartu ahal izango dute
Martxoan hasiko da eta ekainerarte iraungo du. Guztira 14 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Otsailaren 23 arte eman ahalko da izena. Tokia: Urigain Etxea. La Salle Etorbidea, 6. 20140 Andoain. Ordutegia: 9:00etatik 15:00etara.
Interesatuak edo informazio gehiago nahi dutenak email edo telefonoz jar daitezke kontaktuan hurrengo telefono edo posta elektronikoan: 943 30 42 21 edo txertatumerkatuan@andoain.eus.
Prestakuntzaren edukiak
Gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikak. Kutxazain eta apal-betetzailearen prestakuntza. Prestakuntzaz gain, 100 orduko praktikak burutu beharko dira.