Zahagi eta mozorroak prest, Inauterietarako

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Inauteriak iritsi dira, eta zahagi eta mozorroak prest dauzkate Goizuetan. Bihar murgilduko dira jai-giroan, ohi bezala, gaztetxoen eskutik.
Astelehenean, berriz, mozorro helduagoak baserriz baserri ibiliko dira, eta herrian, konpartsa ibiliko da giroa jar­tzen. Asteartean zahagi dan­-tzari ekinen diote berriro mo­zorroek, baina oraingoan, herrian. Eta festarako gogorik geratu zaionak, azken aukera izanen du hurrengo larunbatean, hilaren 17an.

Zahagi Dantza, hasteko eta jarraitzeko
Festa giroa jartzen aurrenekoak gaztetxoak izanen dira. Bihar, arratsaldeko 17:00etan hasita, Zahagi Dantza eginen baitute herrian zehar.
Helduagoek hartuko diete erreleboa aurrerago: astelehenean puska biltzen baserriz baserri ibiliko dira mozorroak, eta herrira iluntzean jaitsiko dira, afaltzera. Zahagi dantzari, berriz, asteartean ekinen diote, herrian bertan, 17:00e­tan, Izkiña tabernatik aterata.

Afrikako erritmora, konpartsa
Mozorroak ez dira, ordea, herria dantzan jarriko duten bakarrak: astelehenean, hauek baserriz baserri ibili bitartean, herria eraldatu eginen da, konpartsaren eskutik.
Aurtengoan, Afrika izanen da gaia, eta, beraz, erritmo bizi eta alairik ez da faltako.
Bestelako dantzarako erri­t­moak, berriz, Irati eta Ma­ri­ak jarriko dituzte, dantzaldian. Asteartean, ordea, Ainara eta Daniren esku egonen da hori.

Azken traka, gaur zortzi
Eta datorren asteburuan ere izanen da oraindik, Inauteriez gozatzeko gogorik, mozorro bazkari eta txarangarekin!

 

INAUTERIAK

BIHAR, igandea
17:00, Gaztetxoen Zahagi Dantza.
18:00, Dantzaldia, Irati eta Mariarekin.
21:30, Mozorroen afaria.

OTSAILAK 12, astelehena
08:00, Mozorroen irteera baserrietara.
10:00, Plaza apaintzera.
11:00, Hamaiketakoa.
Ondoren, Konpartsa herrian zehar.
Gaia: Afrika.
13:30, Umeen bazkaria (6 euro).
14:00-16:30, Tailerrak Goxalin eta pelikula Gazte-Txokoan.
14:30, Helduen bazkaria (16 euro).
18:00, Txokolatada.
18:30, Dantzaldia, Irati eta Mariarekin.
19:30, Mozorroen etorrera
dultzaineroekin.
22:00, Mozorroen afaria.

OTSAILAK 13, asteartea
09:00, Mozorroen gosaria.
10:00, Mozorroak herriko kaleetan zehar.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:00, Zahagi Dantza, Izkiña tabernatik.
18:30, Erromeria, Ainara eta Danirekin.
22:00, Mozorroen afaria.
00:00, Erromeria, Ainara eta Danirekin.

OTSAILAK 17, larunbata
13:00, Poteoa, Igandea txarangarekin.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:30, Igandea txaranga.

*BAZKARITARAKO txartelak salgai izanen dira Ximonen eta Estankon.
*MOZORROETAN ateratzeko izenemate zerrenda Motzanen dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!