Aurrematrikulatzeko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 9a, 01:00

Gaur amaitzen da datorren urterako ikastetxeetan aurrematrikulak egiteko garaia. Hamabi egun pasa dira kanpaina hasi zenetik eta aukera badago azken egun honetan seme-alabak matrikulatzeko Her­naniko eta Ereñotzuko ikastetxeetan.
Nahiz eta aurre­matri­ku­la­zioa haur hezkun­tza­tik hasi eta bigarren hez­kun­­tzara lu­za­tzen den, aurre­neko aldiz matriku­latzen dire­nei dei berezia egiten diete. Horiek dira, aurten, 2016. urtean jaiotako haurrak.
Hernani eta Ereñotzuren artean, 178 haur daude deituta Haur Hezkuntzako aurreneko mailan izena ematera.
 
Bigarren Hezkuntzan, ­batez ere 2006an jaiotako ­gazte­txoak
Bigarren Hezkuntzaren kasu­an, Hernanik bi eskaintza propio dauzka he­rrian bertan: Inma­kulada ikastetxean edo Hernani BHIn bu­rutu daitezke ikasketa ha­u­ek; 16 urtera artekoa, lehenen­goan, eta 18ra artekoa, biga­rren­goan. Bertan aurrema­tri­kulatzera dau­de deituta, batez ere, 2006an jaiotako gaztetxo hernaniarrak; 193 dira.
 
Lau ikastetxe Lehen Hezkuntzan eta bi Bigarren Hezkuntzan
Hernanin, lau ikaste­txe dau­de aukeran, Haur eta Lehen Hezkuntzan; eta bi, ordea, Bigarren Hezkuntzan. Aurre­neko bostak dira: Elizatxo (427 ikaslerekin); Inmakulada; Lan­­gile (710 ikasle dituena); eta Urumea (425 ikaslerekin). Eta beste biak, Hernani BHI Ins­ti­tutua, 824 ikasle ditu 12 eta 18 urte bitartekoak, eta In­ma­kulada ikastetxea, 250 ikas­leko zentroa kontzertatua dena.
Ereñotzun ere bada aukera, eskola txikia delakoa dena; Txirrita Eskola publikoak, 73 ikasle ditu egun, eta proiektu berezia dauka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!