Hernaniko Udaltzaingoak asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean gizon bat atxilotu zuen Txirrita kalean. Auto bat geldiarazi zuen Txirrita kalean trafiko arau-hauste batengatik. Ibilgailuan gidaria eta bidaiari bat zijoazen. Hauek identifikatzerakoan ohartu ziren, gidariak, alboan zijoan emakumearekiko urruntze agindu bat indarrean zuela. Udaltzaingoak gizona atxilotu eta Ertzaintzaren esku utzi du, eginbide judizialak egin ondoren epailearen aurrean aurkezteko esperoan.