Hazilan proiektuaren hirugarren edizioan parte hartu nahi duenak orain du aukera. Programan parte hartu nahi duten enpresa edo gazte guztiek webgunean lor dezakete nahi duten informazio guztia: www.hazilan.eus. Baita Andoaingo udalean ere: 943 304 221 telefono zenbakian, hazilan@andoain.eus helbidea elektronikoan edo Urigain etxean (La Salle etorbidea, 6. zenbakian).
Hasiera data: Otsailaren 26a
Izen emateko epea otsailaren 21era arte izago da eta batez ere langabetuen artean gazte kualifikatuak, unibertsitate tituludunak edo goi mailako ikasketak dituztenak dira erronka nagusi. Otsailaren 26ean hasiko da.
Zer da Hazilan proiektua?
Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 44 urtera bitarteko gazte kualifikatuak (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) laneratzeko proiektua da Hazilan.
Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), proiektuko kide diren hogei garapen agentziekin batera, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin (%50eko finantziazioarekin) elkarlanean, Hazilan laneratze-proiektua jarri zuen abian 2016-2021 aldian. Eta Beterri Buruntza eskualdeko sei Udalek hartzen dute parte bertan.
Kolektibo horrek, prestakuntza-maila haundia badu ere, zailtasun haundiak ditu lan-merkatuan sartzeko. Hazilanen helburu nagusia da laneratzea, laguntza pertsonalizatuaren bitartez. Hazilan proiektuari esker, garapen-agentziek etorkizuneko proiektuak dituzten enpresak zein diren jakingo dute, eta enplegu bat lortzeko behar dituzten baliabideak jarriko dituzte gazteen eskura, haien gaitasunak indartuz eta kudeatzen lagunduz.