Emozioak etzidamu, literatura laster

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Bi tailer antolatu dituzte otsailerako, Jakin+ programaren barruan. Emozioen kudeaketa lantzekoak, joan den astean izan zuen aurreneko saioa, eta asteartean egingo dute bigarrena, 16:00etatik 18:00etara, kultur etxean. Ainhoa Urreta­go­ienak eskainiko du.
Eta hurrengo bi asteotan, literatura eta irakurketei buruz ariko da Cecilia Blanco Muñiz soziologo eta idazlea, hilaren 20 eta 27an, ordutegi berean kultur etxean: «zer ikas dezakegu literaturatik gure eguneroko bizitzarako? Inspirazio, sor­men eta emakumeen ikuspegi kritikotik begirada bat. Batzen gaituena elkarbanatuz eta alor so­ziala eta indibidualaren arte­an sortutako muge­ta­tik haratago begirada zabalduz».
Tailerretan parte hartzea doakoa da, baina izena eman behar da: berdintasuna@astigarraga.eus. Gaztelaniaz izango dira saioak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!