Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialek eta Erroak gizarteratzeko elkartearen arteko lankidetza hitzarmena gaur sinatu dute Xabier Lertxundi Zerbitzu Sozialetako lehendakariak eta Concha Clavero Erroakeko zuzendariak.
Erroak elkarteak, Sendotu Aldiberean programaren barruan, Joskintza sortzailea eta eskulanen tailerra eskaintzen dio Hernaniko emakume talde bati. Tailer horretan zerbitzu sozialekin lotura duten Hernaniko emakume talde bati formakuntza eskaintzen zaie; haien garapen pertsonala eta soziala hobetu dezaketen jakintza eta gaitasunak eskura jartzeko asmoz.
Tailerrak 2018ko uztailaren 27ra arte iraungo du eta Hernaniko 15 emakume parte hartzen ari dira.
Sendotu Aldiberean programa Europako Gizarte Funtsak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen dute. Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei integrazio aukerak ematea du helburu. Honekin batera, laneratzea eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna ere sustatzen ditu.