Festa koloretsuenak hemen dira

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 9a, 01:00

Inauteriak iritsi dira, jantzi mozorroak eta irten kalera! Hori da egin daitekeen go­men­diorik hoberena festaz gozatzeko. Hernanin ere inau­­teriek beti izan dute oihar­­tzu­na. Azeri Dantzaren sorlekua izan baitzen esa­terako. San Joan Konpartsak ere festa hauek izan zituen sorgune. Eta lehenenego egunean gaz­te­ak eta haurrak izaten dira pro­ta­go­nista nagusiak. 
Arra­tsaldeko 15:15­e­tan izan­­­­­­go da eki­tal­di nagu­sia, Pla­­zan. Pre­go­ia irakurriko du­te, suzi­riak botako dituzte, eta on­doren, kale buelta emango dute, txa­rangaren atzean dan­tzatuz eta saltoka. Horrekin lehertuko dira ina­uteriak Her­na­nin, eta bereziki presta­tutako ekintzei emango zaie ongietorria.

Musika protagonista, arratsaldean
Arratsaldeko 17:00etan atera­ko da, Kris­kitiña dantza tal­de­ko Erral­doi eta Buru­haun­dien konpartsa, Hernani Musika Es­kola Publikoko dultza­ine­roen musikaren erritmoa ja­rra­ituz. Jarraian, 17:30etan, ha­siko da haurrentzat, Txa­pela buruan eta ibili munduan, Pla­za Berrin.
Aurten Broken Brothers Band taldeak girotuko du Kaxkoa arratsaldean.
Musika Bandaren kontzer­tua izango da Biterin, ilun­tzeko 20:00etan, eta aurten auke­ratutako gaia Animaliak dira.   
Ordu berean kirolak bere lekua izango du inau­te­rietan. 20:00etan esku pelota parti­duak antolatu dira, frontoian.

Aurten ere balkoi lehiaketa, Berriak Elkarteak
Beste behin, Balkoi Lehiaketa antolatu du Berriak Elkarteak, 2018ko balkoi hoberena auke­ratzeko. Aste honetako inau­teriei begira herriari, eta batez ere Kaxkoari, kolorea eta bizitasuna ematea izango da helburu nagusia. Horretarako, azaldu dute denak balio duela: globoak jartzea, telak, ban­derak, girnaldak... Otsai­laren 15ean jakinaraziko dute ira­bazlearen izena, 100 euroko erosketa balea eskuratuko duena, Berriakeko dendetan erabiltzeko.

INAUTERIETAKO EGITARAUA

OTSAILAK 9, Gaur
15:15, Jaien hasiera Plazan. Jarraian, eskolako umeak irtengo dira txarangarekin.
17:00, Erraldoi eta buruhaundiak. Antolatzailea: Kriskitiña dantza taldea eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroak.
17:30, Haurrentzat Txapela buruan eta ibili munduan, Plaza Berrin.
19:00, Broken Brothers Brass Band erdialdean.
20:00, Le Carnaval des Animaux Hernaniko Musika Bandaren Kontzertua Biterin. 
20:00, Afizionatu kategoriako pilota partidak kiroldegian.

OTSAILAK 10, larunbata
10:00, Azeri dantza.
11:30, Inauterietako txaranga.
11:30, Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbeberri auzoan.
12:00, Erromeria Jeiki Hadi taldearekin. Antolatzailea: San Joan Konpartsa.
13:00, Erraldoiak eta buruhaundiak. Antolatzailea: Kriskitiña dantza taldea.
17:30, Haurrentzat Zirika Zirkus taldearen Txarlestrup ikuskizuna Milagrosan.
18:30, Inauterietako txaranga.
18:30, Dantza festa gaztetxoentzat, Iñigo Etxenike DJarekin, Atsegindegin.
18:30, Erromeria Baztandarrak taldearekin. Antolatzailea: San Joan Konpartsa.
22:30, Iñigo Etxenike DJ-a Atsegindegin.
00:00, Incansables txaranga.

OTSAILAK 11, igandea
11:30, Inauterietako txaranga.
12:00, Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea eta Inmakulada ikastetxea.
18:30, Inauterietako txaranga.
19:30, ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko trikitilariak.
19:30, Kale antzerkia. Vintage Brothers Circo taldearekin Tilosetan. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin.

OTSAILAK 12, astelehena
09:00, Diana. ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa.
10:00, Azeri dantza gaztetxoentzat.
11:30, Haurrentzat poniak eta zezen txikiak, Latsunbeberri auzoan.
12:00, Kulki haur jolasak, Atsegindegin.
16:00, Erraldoi eta buruhaundiak. Kriskitiña dantza taldea eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroak.
17:00, Gaztetxoentzako puzgarriak, Atsegindegin. 8 urtetik gora.

OTSAILAK 13, asteartea
18:30, Sardinaren ehorzketa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!