«Pertsonak dira hiria egiten dutenak» aldarrikatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 8a, 01:00

Hezkuntza Eskolan, Hiri­gintza Barneratzaileaz ari­tuko dira gaur, 19:00­etatik aurrera, udale­txeko Areto Nagusian. «Egin ditzagun per­tsonen neurri eta beharretara egokitutako hiri­ak, per­tsonak baitira hiria egiten dutenak», aldarrikatu dute antolatzaileek.
Bertan galdera desber­di­nak erantzuten saia­tuko dira: «Nork egiten ditu hiriak? Noren­­tzat? Espazio publikoa erabil­tze­ra­koan gauza bera ote da gizon gaztea, bere kargura inor ez duena eta desgai­ta­su­nik gabea izatea, edo ema­kume adindua, pen­tsio eskasa duena, igogailu gabeko etxean bakarrik bizi dena?».
Bertan azalduko da hiriek nolakoa izan behar duten, bizitza errazteko biztanleei. «Hirigintzak gure eguneroko bizitzaren eszenatokiak erai­ki­tzeko xedea duen unetik, bi­zitza osoagoa eramateko bal­din­tzak sortu behar ditu, bizi­tzaren aniztasuna eta konple­xu­tasuna kontuan hartuz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!