Hartzaren bila bihar, Lur Kortarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 7a, 01:00

Ipuinak gustuko dituzten haurrek, bihar daukate zita, arratsaldeko 18:00etan hasi­ta, Astigarragako liburu­te­gi­an. Oraingoan, Lur Korta etorri­ko da, eta Hartza ehizatzera goaz ipuin kontatuko die, gerturatzen direnei. 3 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa da.
Inglesezko herri kanta baten bertsioa da ipuina, Michael Rosen poetaren tes­tuarekin eta Helen Oxenbury ilustratzailearen marrazkie­kin. Gurasoen eta txakurra­ren laguntzaz, hartz bat ehizatzera ate­rako dira hiru ume, zelai, ibai eta baso­etan barrena; lokatza elurra edo ekaitzarekin. Ez dira ezerren bel­dur, kobazulo estu eta ilun batera azaltzen diren arte... Eta orain, zein da har­tza­ren beldur?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!